Sartu MMORPG Renaissance Kingdoms murgiltzailean, orain zure smartphonean eskura dagoena.

Aurkezpena

Renaissance Kingdoms MMORPG murgiltzaile bat da, gaur egun sarbide aurreratuan dagoena, Renaissance Kingdomsen unibertsoan girotua, non jokalariak aske dira nornahi bihurtzeko eta edozer gauza egiteko XV. mendeko Europako bertsio dibertigarri eta alternatibo batean.

Dena aukeratzeko askatasuna

Zure pertsonaia eta etxea pertsonalizatu ditzakezu, familia boteretsuekin elkartu eta zure patua mugarik gabeko mundu batean aukeratu: herri txiki batean errotaria izatetik, merkatal ontzi batean marinela izatera. Baita lehendakari edo errege aukeratua izatera ailegatu, dena da posible. Sortutako unibertso oparoa eta bere sistema ekonomiko errealista, jokalarien ekintzen menpe daude. Minijokoek baliabideak irabazteko aukera ematen dizute, zuretzat edota zure komunitatearentzat. Bestaldetik, zure aukeretan oinarritutako istorio sistemak, abenturak izenekoak, akzioz eta aukera moralekin betetako istoriak eskaintzen dizkiote jokalariei.

Helmuga ugari bizitza bakar batean

Renaissance Kingdomsen, okin bihur zaitezke herriari ogia emateko, edo bidelapur, bidaiari arduragabeak lapurtzeko baita gudaroste batean sartu soldadu bihurtuz edo gudarostea zuzentzeko Jeneral moduan, apezpikua edo kardinal izan zure fedea zabaltzeko, lehendakari edo are errege hautatua izan... Aukerak amaigabeak dira, eta ezerk ez dizu eragozten bizitza batean hainbat helmuga izatea!

Sortu pertsonaia eta etxe bat!

Era berean, zure pertsonaia guztiz pertsonalizatu ahal duzu, bere itxura fisikoaren xehetasunak eta jantzita daraman arropa aldatuz, horrela zure pertsonaiaren gizarte-egoerara egokitu dadin. Zure etxearen itxura ere pertsonalizatu dezakezu, kanpoan zein barruan, eta, alkate aukeratzen badizute, baita zure herriaren itxura pertsonalizatu ahal duzu!

Unibertso bat sistema ekonomiko batekin non jokalari bakoitzak garrantzia du

Renaissance Kingdomsen, pertsonai bakoitzak munduan eta beste jokalariengan eragin boteretsua duen jokalaria da. Adibidez, gudaroste bat osatzeko, beste jokalari batzuk konbentzitu behar dituzu armak lor ditzaten eta zurekin bat egin dezaten. Beno, edo konbentzitzen dituzu edo ordaintzen diezu. Postu garrantzitsu baterako hautatua izateko, hautesleak konbentzitu beharko dituzu zuk aukera dezaten. Era berean, jokoaren sistema ekonomikoak jokalarien lankidetza sustatzen du, ogitik hasi eta gerraontziraino, jokalariek jokoaren elementu bakoitza egiten dute.

Erabaki zuzenak hartu

Renaissance Kingdoms-ek abentura multzo original bat ere dauka, non zure pertsonaiak, bakarrik edo beste jokalari batzuen aurka, abentura hunkigarriak biziko dituen, bera nor den definituko duten aukera moralekin. Erabaki zuzenak hartuko dituzu?

Coming next in the Kingdoms
  • Abentura mugikorretan jarraitzen du, laster kaleratuko den Renaissance Kingdoms aplikazio ofizialarekin; aukera berria patu berriak Erresuman bertan forjatzeko.
  • Eboluzio-fase berri bat martxan da, pertsonaien eguneroko bizimodua eraldatzen ari diren aldaketei jarraipena emanez, eta jokoaren oinarrizko mekaniketan sakontzeko prest.
  • Eta Erresumetan bizitza etengabe aldatzen denez, hobekuntza erregularrak, gehigarri txikiak eta egokitzapen arduratsuak zure esperientzia aberasten jarraituko dute, telefonoan, nabigatzailean edo pergamino batean jokatzen baduzu ere.